Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Anbotoko Mari' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko urr. 19a, 13:11
'Anbotoko Mari' antzezlanaren irudi bat. (Logela Multimedia)

Logela Multimedia konpainiaren haurrentzako antzezlana 18:00etan hasiko da zapatuan, Baztartxon. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Larunbatean, urriak 21, Anbotoko Mari haurrentzako antzezlana taularatuko du Logela Multimedia konpainiak, Baztartxo antzokian; 18:00etan hasiko da ikuskizuna han. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu emanaldi horretarako bazkideen artean.

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Nagore Aramendi Agirregabiria eta Izaskun Olaizola Segurola bazkideek irabazi dituzte zapatuko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete, 4 euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide