Gutuna

Txerkaketa kanpainarekin kezkatuta gaude

Azkoitia Aktiboa 2023ko urr. 18a, 11:27

Azkoitia Aktiboa taldeak honako gutun hau bidali du Maxixatzenera, Osakidetzaren txertaketa kanpaina bikoitzaren harira.

Txertaketa kanpaina bikoitza egiteko, Osakidetzak Elkarguneko areto bat erabiliko duela jakin dugu Maxixatzen aldizkariari esker.

Gure desadostasuna azaldu nahi dugu egoera honen aurrean eta Azkoitiko herritarrei ohiko komunikabideetan ateratzen ez den informazio bat helarazteko asmotan zuzentzen gara bide honetara.

Aipatu dugun moduan, ohiko komunikabideek esaten ez duten arren, jakin badakigu, datu publikoak baitira, hilkortasun tasa nabarmen igo dela (%11 tik gora) txertaketa kanpaina hasi zenetik. Gotzone Sagardui berak publikoki esan zuen hau horrela zela eta denbora beharko zutela arrazoia zein zen jakiteko, guk gure susmoak baditugu.... Pfizerrek ere onartu du txertoa merkatura atera aurretik ez zituela beharrezkoak izango ziren probak egin. Iktusak, miocarditisak, minbiziak eta beste hainbeste kalte txerto hauen bigarren mailako eraginak direla ere ahal izan dugu jakin.

Herritarrak, senideak eta lagunak maite ditugulako, zaindu nahi ditugulako eta ardura sentitzen dugulako, geure kezka azaldu nahi dizuegu eta ondorengo informazioa helarazi, hau guztia eskutan izanda norberak nahi duen erabakia hartzeko gai izan dadin. Ikerketa, txosten eta proba ugari daude bilatu nahi duenarentzat. Jon Ander Etxeberria Garateren (Euskadiko Biologoen Elkargoko dekano ohia) txostena eta Sendagaien Espainiako agentziaren erresoluzioa besteak beste.

Dagokizuen arduragatik, seriotasunez irakurri eta hausnartuko duzuela da entzun nahiko genukeena.

Guk geure partetik, dagokigun arduraz, errespetua oinarri delarik, askatasuna eta erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarraituko dugu.

Bukatzeko, ohiko komunikabideek isilarazi nahi dituzten arren, Independentea aldizkariak, Gipuzkoako mediku taldeak osasun sailari bidalitako gutuna publikatu du urriak 6ko dataz eta irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Laburtuz, diotena honako hau da: "Garbi frogatuta dago gaixotasunaren aurka ez babesteaz gain, ez dituela bere sintomak arintzen, ezta transmisioa eragozten ere, eta are okerragoa dena, txerto honek patologia larri asko eragiten dituela, bat-bateko heriotzak, tronbosia, herpes zoster, iktusak... ARNm metodologiaren bidezko txertoa deritzona oso arriskutsua da eta segur aski azken bi urteetako gehiegizko hilkortasunarekin lotuta dago, baita hainbat patologia baskular, kardiako eta neurologikoren agerraldiarekin ere. Horiek sakon ikertu dira herrialde batzuetako hainbat argitalpen epidemiologikotan eta, haien emaitzak ikusita, zenbait herrialdetan, Danimarkan eta Suitzan kasu, mota honetako txertaketa debekatu egin dute".

Hemen duzue gutuna, osorik irakurri ahal izateko. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide