Maxixatzenen zozketak

Behoria Garbia egitasmorako txartelek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 16:44

Maxixatzenek Begi Bistan enpresak emandako txartelak zozkatu ditu, eta irabazleak Agurtzane Berasategi eta Oihana Epelde izan dira.

Behoria Garbia egitasmoaren bigarren edizioa egingo dute, larunbatean, urriaren 21, Orion, Ekintzak naturarekiko jasangarritasuna sustatzen du helburu, eta 21ean kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute egitasmora batzen diren parte hartzaileek, eta bidaia baliatuko dute bidean aurkitzen duten zaborra jasotzeko. Gainera, jarduera desberdinak eskainiko dira: Arraunpotea, Orio eta Arraunetxearen bisita gidatuak.

Maxixatzenek Begi Bistan enpresak emandako txartelak zozkatu ditu, eta irabazleak Agurtzane Berasategi eta Oihana Epelde izan dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide