Arretako ikasleek ibilbide gidatua eskaini diete Pasira eta Osasun Ibilbideak programetako herritarrei

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 11a, 16:27

Izarraitz Lanbide Heziketako Arretako ikasleek prestatutako bisita gidatua egin dute ikasleekin batera. Jon Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol zinegotziak harrera egin die adinduen artean kirola sustatzeko programan parte hartzen duten kideei. 

Gaur, urriak 11 asteazkena, Azkoitiko Udalaren Pasira eta Azpeitiko Udalaren Osasun Ibilbideak programan parte hartzen duten kideak Azpeitian elkartu dira. Bertan, Izarraitz Lanbide Heziketako Arretako ikasleek prestatutako bisita gidatua egin dute ikasleekin batera. Modu horretan, Azpeitiko eraikin esanguratsu batzuen historia ezagutzeaz gain, joan den asteburuan aurkeztu zuten Matazak proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Hori ez ezik, Matazak ibilbideko paneletako QR kodeak nola funtzionatzen duen erakutsi diete Arretako ikasleek. Amaitzean, Jon Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol zinegotziak harrera egin die adinduen artean kirola sustatzeko programan parte hartzen duten kideei. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide