Zein da 'ondarrau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko urr. 13a, 09:24

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'delbraizta jun' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ondarrau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ondarrau hitzak zerbait hondoratzea esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Barkue ondarrau zan etxesun".
  • Euskara batuan: "Itsasontzia hondoratu zen itsasoan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.