Iturriaga eta R. Larramendi garaile, III. Plazaz Plaza pilota txapelketan

Unax LarraƱaga 2023ko urr. 1a, 12:40

22-17 amaitu zen Ados Pilota elkarteak antolatutako finala, eta Iturriaga eta R. Larramendik jantzi zuten txapela.

Pilotaren festak hartu zuen Goiko Losa pilotalekua atzo. Arratsaldeko eguzkiak berotu zuen plazako larunbatetako ohiko giroaz gain, Ados Pilota elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketaren finala jokatu zuten bertan. Zabaletak eta Mujikak eta Iturriagak eta R. Larramendik osatutako bikoteak aritu ziren nor baino nor lehian. Joan zen larunbatean, hilaren 23an, jokatu zuten txapelketako bigarren finalerdia Etxaurin (Nafarroa), eta orduan geratu zen erabakita nortzuk izango ziren bi bikote finalistak.

Atzo arratsaldeko finalean, Iturriaga eta R. Larramendi gailendu zitzaizkien Zabaleta eta Mujikari, eta 22-17 amaitu zuten partida. Aurretik ibili ziren Iturriaga eta R. Larramendi partida osoan zehar, eta nahiz eta azken minutuetan Zabaletak eta Mujikak tanto batzuk egitea lortu zuten, ez zen nahikoa izan aurkariak menderatzeko.

Finaleko partida hasi aurretik, neska gaztetxoen txanda izan zen Goiko Losan, eta hainbat partida jokatu zituzten Ados Pilota eskolakoek, giro ederrean. 

(Argazkiak: Eduardo Agirre eta Unax Larrañaga)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide