Musikaz bete du Kontzejupea Azkoitiko musika bandak

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 30a, 14:00

Sei pieza jo dituzte Azkoitiko musika bandako kideek, 12:30ean hasita. Giro onean, musikaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Azkoitiko musika bandak kontzertua eman du eguerdian, Kontzejupen. Giro onean musikaz gozatzeko parada izan dute plazako arkupera gerturatu direnek.

Honako sei piezak jo dituzte bandako kidek: Ferrer Ferran piano jotzaile eta konpositorearen Bravo Mestre; Gustav Holst konpositorearen Second Suite (I-IV); Jacob de Haan konpositorearen Virginia; Georg Friedrich Haendel konpositorearen Lascia Ch'io Pianga; Leonard Bernstein konpositore eta piano jotzailearen West Side Story; eta Ferrer Ferranen Lopez Odero.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide