Hauek taldearen doinuek dantzan jarri dute Elkargunea

Ihintza Elustondo 2023ko ira. 30a, 09:01

Herritarrek ikusmin handiz itxarondako estreinako kontzertua eman du Hauek taldeak Azkoitian, sarrera guztiak agortuta. Jendea mugiaraztea zen beren helburua, eta lortu dute Elkargunean bildutakoak dantzan jartzea. 

Hauek musika taldeak estreinako kontzertua eman zuen atzo, ostirala, Azkoitiko Elkargunean. Herritarrek ikusmin handiz itxarondako emanaldia izan zen, izan ere, sarrera guztiak agortuta eman zuten kontzertua; 350 sarrera saldu zituzten. Taldekideek aurrez hedabide honi emandako elkarrizketan aurreratu zuten instrumentu aldetik, "rockeroak" direla, baina kanta batetik bestera asko aldatzen dela estiloa. Hori bai, adierazi zuten, beraiek gozatuz gero, besteei ere transmitituko ziela beren umorea. Jendea mugiaraztea zen beren helburua, eta lortu zuten Elkargunean bildu zirenak dantzan jartzea. 

Ion Elorza, Beñat Ucin, Imanol Miranda, Unai Izagirre eta Ander Etxeberria dira taldea osatzen duten kideak. Azkoitiarrak eta "saltseroak" dira bostak, eta musikaren arloan zerbait sortzeko gogoz elkartu dira; halaxe sortu da Hauek. Lehen kontzertua emanda, ekin dio taldeak ibilbideari, eta ikusteko dago zer etorriko den estreinaldiaren atzetik.  

Erlazionatuak

Herria mugitzera datoz 'hauek'

Unax LarraƱaga - Urtzi Oteiza 2023 ira 29 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide