Berreskuratutako liburu eta diskoen azokak Azkoitian egin du geldialdia

Iraia Oteiza 2023ko ira. 25a, 11:30

Azoka, plazako arkupetan. (Ane Olaizola)

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea Azkoitian da, eta postua jarri dute plazako arkupeetan. 13:30 artean izango dira.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen berreskuratutako liburu eta disko azokak Azkoitian egin du geldialdia beste behin, eta ohi bezala, postua jarri dute plazako arkupeetan. 13:30era artean egongo da azoka solidarioa zabalik, eta hara bertaratzen direnek liburuak eta diskoak erosteaz gain, etxean dituzten aleak uzteko aukera ere izango dute eguerdira bitartean.