Nerea Bilbaoren itsas giroko lanak, Portaleburun ikusgai

Ihintza Elustondo 2023ko ira. 23a, 10:29

Nerea Bilbao margolariaren Nere Bic erakusketa urriaren 1era bitartean bisitatu ahal izango da Portaleburu erakusketa aretoan. Boligrafoz egindako lanak dira, akuarelekin eta koloreekin uztartuak.

Nerea Bilbao margolariak erakusketa zabaldu zuen atzo, ostirala, Azkoitiko Portaleburu erakusketa aretoan. Bermeokoa da jaiotzez, baina urteak daramatza hark Azkoitian bizitzen, eta itsas giroko ukitua duten lanak bildu ditu erakusketan. Boligrafoz egindako lanak dira, akuarelekin eta koloreekin uztartuak, eta baliatu duen teknikari erreferentzia eginez, Nere Bic izena jarri dio erakusketari.

40 lan ikus daitezke Portaleburun, urriaren 1era bitartean. Honako ordutegi honetan bisitatu ahal izango da: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide