Erniarraitzen bertso eskoletan izena emateko epea zabalik da

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 13a, 11:53

Adin guztietako bertsozaleentzako eskolak egingo dituzte, eta horietan izena eman nahi duen orok erniarraitz@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute.

Urtero legez, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak adin guztietako bertsozaleentzako eskolak egingo ditu aurten ere, eta horietan izena emateko aukera dute bertsotan trebatu nahi duten Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo eta Zestoako herritarrek.

Hiru eskola mota desberdin antolatu dituzte, adinaren eta helburuaren arabera. Gaztetxoena, gazteena eta heldu hasiberriena.

Gaztetxoen bertso eskolan LH4. mailatik aurrerako gaztetxoek eman ahalko dute izena. Astean ordubeteko saioa izango dute. Gazteen bertso eskolan bertsoen oinarrizko ezagutza duten eta bat-batean trebatu nahi duten gazteek hartuko dute parte, hauek ere astean ordubeteko saioa izanik. Azkenik, heldu hasiberrien bertso eskolak  adinez nagusi direnei zuzenduak daude, bertsotan ikasteko eta zaletasunaz gozatzeko aukera emanez. Astean ordubeteko saioa egingo dute helduek ere.

Bertso eskoletan izena eman nahi duen orok, edota informazio gehiago eskuratu nahi duen orok erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi beharko du honako datu hauek bidaliz:

  • Izen abizenak.
  • Adina.
  • Herria.
  • Telefono zenbakia. (haurren kasuan, arduradun batena)
  • Eposta helbidea. (haurren kasuan, arduradun batena)
  • Zein bertso eskolatan eman nahi duen izena. (gaztetxoenean, gazteenean edo hasiberrienean)