Kolore gorria hartu du plazak, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunean

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 8a, 11:00

Plazan egin zuten elkarretaratzea.

Duchenne gaixotasunaren kontzientziazioaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean plazan.

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzea egin zuten atzo plazan. Kolore gorria da Duchenne gaitzaren kolorea, eta beraz, atzo plaza gorriz koloreztatzea zen elkarretaratzearen deitzaileen asmoa.

Bertan izan ziren Lucas, Duchenneren giharretako distrofia duen 6 urteko azkoitiarra, eta Iren Reyes azpeitiarra. Azkoitiko Udalak ere bat egin zuen elkarretaratzearekin, eta puxika gorriz estali zuten udaletxeko balkoia.