Puxika gorriak, Duchenne gaixotasunaren kontzientziazioaren alde

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 7a, 12:01

Udaletxeko balkoia, puxika gorriekin apaindua. (Azkoitiko Udala)

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan herriko plazan. Azkoitiko Udalak ere bat egin du ekimenarekin.

Puxika gorriz estali dute udaletxeko balkoia, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunaren harira. Elkarretaratzea egingo dute gaur plazan Marea Urdinak deituta, 19:00etan hasita, eta Azkoitiko Udalak ere bat egin du ekimenarekin.

Azkoitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Lucas, 6 urte–, eta haren senitartekoek zein Marea Urdinak gaurko elkarretaratzera agertzeko deia egin dute. Gorria da Duchenne gaitzaren kolorea, eta beraz, gaur plaza gorriz koloreztatzea da elkarretaratzearen deitzaileen asmoa. Egunean zehar zerbait gorria janztera animatu dute jendea, beren babesa adierazteko.