Poltsa konpostagarriak, herriko zazpi saltokitan eskuragai

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 5a, 09:00

Poltsa konpostagarrien hainbat biribilki. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Etxeetarako zein sortzaile handientzako poltsak izango dituzte saltoki horietan, eta orain arte bezala, doan banatuko dituzte, helbidea esanda. Partikularrek poltsa txikien biribilki bakarra eskuratu ahal izango dute aldi bakoitzeko; sortzaile handiek, berriz, gehienez, poltsa handien lau biribilki.

Herritarrek poltsa konpostagarriak eskura ditzaketen saltokien zerrenda berritu du Urola Erdiko Mankomunitateak. Aurrerantzean, zazpi dendatan izango da poltsak lortzeko aukera; inoiz baino toki gehiagotan, beraz.

Hauek dira saltokiak: Anaitasuna plazan, Odazpi kafetegia; Kale Nagusian, Kintela estankoa eta Lujan denda; Trino Uria kalean, Amaitz liburu denda; eta Julio Urkixo etorbidean, Hazia belar denda, Amalur denda eta Aitzaki Kirolak denda.

Etxeetarako poltsa txikiak zein sortzaile handientzako poltsa handiak izango dituzte saltoki horietan, eta orain arte bezala, doan banatuko dituzte, helbidea esanda. Partikularrek poltsa txikien biribilki bat eskuratu ahal izango dute aldi bakoitzean; dendek, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handiek, berriz, gehienez, poltsa handien lau biribilki.

Poltsa konpostagarriak banatuko dituzten saltokiak, planoan: