'Crimes of the future' filma eskainiko dute gaur iluntzean, Matadeixen

Ane Olaizola 2023ko abu. 28a, 09:24
'Crimes of the future' filmaren irudi bat.

Azken asteetan bezala, gaur iluntzean ere film emanaldia izango da Matadeixen, eta 21:30ean eskainiko dute Crimes of the future filma.

Matadeixen Crimes of the future filma ikusi ahal izango da gaur iluntzean. Ohi bezala, 21:30ean hasiko da emanaldia.

Hilaren 14az geroztik, astelehenero ari dira botatzen filmak Matadeixen. Datorren astean izango da azken emanaldia, eta El espíritu sagrado ikusi ahal izango da egun horretan, 21:30ean hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide