Astelehenean odol ateraldiak egingo dituzte, goizez eta arratsaldez

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 24a, 11:34
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Odol erreserbak oso baxu daudela eta, herritarrei odola ematera joateko deialdi berezi egin die Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte astelehenean odol ateraldiak, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Datorren astelehenean, abuztuak 28, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak; 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era, eta odola eman nahi duten herritarrek 610 11 21 45 telefono zenbakira dei dezakete. Odol erreserbak oso baxu daudela eta, herritarrei odola ematera joateko deialdi berezi egin die Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide