Mudejar artearen ibilbidea egiteko azken aukerak, asteburuan

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 23a, 14:07
Floreaga jauregia da mudejar artearen herriko adibideetako bat. (Artxiboa)

Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia izenburupean larunbatean eta igandean egingo dituzten bisitak izango dira bi azkenak. Larunbatekoa euskaraz izango da, eta igandekoa, gaztelaniaz. Bisitak doakoak izango dira, baina komeni da aurrez izena ematea.

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Urola Turismoa sailak aurtengo udarako antolatutako bisita gidatuen eskaintza bukatzear da. Hain zuzen ere, Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia izenburupean larunbatean eta igandean egingo dituzten bisitak izango dira bi azkenak. Larunbatekoa euskaraz izango da, eta igandekoa, gaztelaniaz.

Larunbatean 10:00etan eta igandean 11:00etan hasiko dute bisita Andre Mariaren Jasokundeko parrokiko ataritik. Bi iraupena izango dute bisitek, doakoak izango dira, baina parte hartu ahal izateko komeni da aurrez izena ematea. Interesa dutenek, 943-15 18 78 telefono zenbakira dei dezakere, 688 75 94 29 telefonora Whatsapp mezu bat bidali, edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide