Kuadrillen egunean emakume bati eraso egin ziotela salatu du Itaiak

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 21a, 10:47
Hilaren 12an, andremarien atarian, eraso matxisten kontrako protokoloa aurkeztu zuten Itaiako kideek karpan. (Maialen Etxaniz)

Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean, protestara deitu du Itaiak gaur arratsalderako. Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan hasita.

Joan den ostiralean, andremarietako Kudrillen egunean, emakume bati eraso egin ziotela jakinarazi du Itaiak. Erasoa herriko taberna batean izan zela zehaztu du, baina ez du erasoaren inguruko beste informaziorik eman. Gertatutakoa salatzeko, protestara deitu du gaur, astelehena, arratsalderako. Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, 19:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide