Etxebizitzetako ateetan silikona arrastorik ba ote den begiratzeko eskatu die Udaltzaingoak herritarrei

Julene Frantzesena 2023ko abu. 18a, 08:00
Silikona etxebizitza bateko sarrerako atean. (Azkoitiko Udala)

Azken aldian Azkoitiko etxebizitzetan hainbat lapurreta egiten ari direla azaldu du udalak. Zerbait susmagarria ikusiz gero, Udaltzaingora deitzeko eskatu du erakundeak.

Udalak azaldu duenez, hainbat lapurreta egiten ari dira egunotan ere Azkoitiko etxebizitzetan. Horregatik, etxebizitzetako ateetan silikona arrastorik ba ote den begiratzeko eskatu die Udaltzaingoak herritarrei, eta zerbait susmagarria ikusiz gero, jakinarazteko, 943-85 71 71 telefono zenbakira deituta.

Udaltzaingoaren arabera, lapurrek silikona markak jartzen dituzte ateetan, mugimendurik edo sartu-irtenik ba al den jakiteko; "informazioa jasotzeko jartzen dituzten seinaleak dira silikona arrastoak".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide