Txikia IV.ak bigarren egin du aizkorako Urrezko Kopan

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 17a, 10:07

Herenegun jokatu zuten txapelketa Donostiako Trinitate plazan, eta Iker Vicentek jantzi zuen txapela. Azkoitiarrak Vicentek baino minutu bat gehiago behar izan zuen lanak amaitzeko. Hirugarren Eneko Otaño beizamarrak egin zuen, eta laugarren, Mikel Larrañaga azpeitiarrak.

Herenegun, aurtengo aizkorako Urrezko Kopa jokatu zuten Donostiako Trinitate plazan, eta Julen Alberdi Txikia IV.a bigarren gelditu zen, Iker Vicente nafarraren atzetik. Vicente nagusi izan zen lehen kanaerdikotik azkenekora arte, eta horrela, hirugarren aldiz lortu zuen Urrezko Kopa bereganatzea. 2019an eta 2020an ere berak jantzi zuen txapela.

Vicentek 31 minutu eta zortzi segundo behar izan zituen lanak bukatzeko, eta 59 segundo gehiago behar izan zituen azkoitiarrak. Hirugarren Eneko Otaño beizamarrak egin zuen, eta laugarren, Mikel Larrañaga azpeitiarrak.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide