Plaza dantzan jarri du Gozategik

Urtzi Oteiza 2023ko abu. 17a, 09:54
Hainbat lagun plazan, Gozategiren emanaldian. (Urtzi Oteiza)

Giro bikaina izan zen plazan, atzokoan ere. Orioko musika taldeak hainbat doinu ezagun jo zituen eta herritarrek dantzarako aukera izan zuten.

Gozategi musika taldearen txanda izan zen atzokoan, eta ikus-entzuleek ez zuten hutsik egin; plaza ia goraino bete zuten, eta Orioko musika taldeak dantzan jarri zituen hara joandako herritarrak. Giro bikaina izan zen plazan, atzokoan ere.

Gaur gaueko agertokia beste bat izango da; izan ere, plazan beharrean, Balda plazan izango da musika emanaldia. Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin erromeria izango da, hain zuzen ere, 22:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide