Parrokia goraino beteta, Salbearekin

Gorka Eizagirre 2023ko abu. 15a, 13:20

Usadioari segituz, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria entzun ahal izan ziren jendez goraino bete zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.

Andremari bezperako hitzordu garrantzitsuenetako bat izan ohi da Salbea herritar askorentzat, eta atzo ere hala irudi zuen, parrokiak hartu zuen betekadari begiratuta. Iraurgi abesbatzako eta Parrokiako Abesbatzako kideek nahiz Jose Luis Frantzesena organo jotzaileak eskaini zuten emanaldia, eta usadioari segituz, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria entzun ahal izan ziren jendez goraino bete zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Udal ordezkariak gainera, korporazioan joan ziren parrokiara, Txalkor txistulari taldeak Alkate soinua jotzen zuen bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide