Danbor hotsak, danborradaren 75. urteurrena ospatzeko

Gorka Eizagirre 2023ko abu. 15a, 11:29

Salbearen ostean, andremarietan ezohikoak diren danbor hotsek hartu zuten herria, eta ekitaldi bereziak ikusmina sortu zuen.

Andremarietan danborradarik egiten ez den arren, atzo arratsaldean, Salbearen ostean, danbor hotsek girotu zituzten herriko kaleak. Azkoitiko danborradak aurten 75 urte betetzen dituela eta, eguerdian danborradako hiru kide beteranok bota zuten festei hasiera eman zien txupinazoa, eta iluntzean egin zuten danborrada bereziarekin borobildu zituzten urteurreneko ospakizunak. Ikusmina sortu zuen ezohiko ekitaldiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide