Eñaut Salegik eta Amaia Aizpuruk irabazi dute Martirietako Igoera

Julene Frantzesena 2023ko abu. 12a, 12:54

Gaur egin dute Martirietako Igoeraren 15. edizioa, eta 58 lagunek parte hartu dute Jokin Ormaetxea txirrindularitza elkarteak antolatutako proban. Gizonen artean lehia estua izan da; hiru txirrindularik podiumeko lehen postua azken unera arte borrokatu dute.

Ate joka dira andremariak, eta herritar hainbatek festen atarian kirola egiteko tartea ere izan dute. Hain zuzen ere, gaur egin dute Martirietako Igoeraren 15. edizioa, eta haur, gazte zein heldu, 58 lagunek parte hartu dute Jokin Ormaetxea txirrindularitza elkarteak antolatutako proban.

11:00etan atera dira parte hatzaileak plazatik, eta horiek, eguraldi ederra lagun, 3,7 kilometroko bide maldatsuari egin behar izan diote aurre. Lehia estua izan da, gainera, gaurkoan; izan ere, probaren azken metroetara arte hiru txirrindulari elkarrekin joan dira, eta helmugan erabaki da dena: Eñaut Salegi itziartarrak Oier Etxeberria azpeitiarrak baino lehentxeago zapaldu du Martirietako plazan kokatuta zegoen helmugako marra.

Hain zuzen ere, Salegi izan da aurtengo probaren irabazlea, Txalonerrekatik Martirietara 12 minututan eta segundo batean igota. Etxeberria sailkatu da bigarren, eta hirugarren sailkatua, berriz, Oier Ibarguren azpeitiarra izan da. Emakumeetan irabazlea Amaia Aizpuru izan da, proba 19 minututan eta 54 segundotan gauzatuta. Beste bi sari ere banatu dituzte probaren antolatzaileek: lehen kilometroaren saria, eta beraz, bi txuleta eta ardo botila, Gaizka Gonzalezek irabazi du; azkenari dagokion xanpain botila, berriz, Markel Arratibelentzat izan da.

Lasterketa amaitzean, txirrindulari guztiek hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute, eta segidan, sari banaketa ekitaldia eta zozketak egin dituzte. Jokin Ormaetxea taldeko kideek nahiz Azkoitiko Udaleko Igor Isuskiza zinegotziak banatu dituzte sariok.

Honako hau da parte hartzaileen sailkapena:

1.- Eñaut Salegi (12:02)

2.- Oier Etxeberria (12:02)

3.- Oier Ibarguren (12:11)

4.- Martin Amilibia (12:26)

5.- Iraitz Bou (12:34)

6.- Alberto Astigarraga (13:43)

7.- Aitor Mimenza (13:49)

8.- Denis Carbayeda (14:16)

9.- Amets Barandiaran (14:30)

10.- Jon Carbayeda (14:34)

11.- Alex Davila (14:37)

12.- Jokin Landa (14:59)

13.- Oñatz Arruti (15:02)

14.- Borja Osa (15:05)

15.- Aitor Osa (15:05)

16.- Patxi Azpitarte (15:05)

17.- Jakes Zubizarreta (15:26)

18.- Unai Zubizarreta (15:30)

19.- Ander Martinez (15:34)

20.- Ander Larrañaga (15:44)

21.- Joseba Galarza (15:45)

22.- Jon Uria (16:08)

23.- Imanol Arizmendi (16:08)

24.- Iñaki Lizarazu (16:27)

25.- Jabier Zuazolazigorraga (16:33)

26.- Ignacio Larrañaga (16:39)

27.- Danel Ansorregi (16:48)

28.- Aritz Ansorregi (16:48)

29.- Juan Luis Zabala (16:48)

30.- Unai Osa (16:48)

31.- Julen Osa (16:48)

32.- Andres Martinez (17:01)

33.- Jose Igancio Ucin (17:16)

34.- Aner Gesalaga (17:20)

35.- Iker Segurola (17:55)

36.- Aitor Urrestilla (17:55)

37.- Ibon Mera (18:24)

38.- Juan Carlos Makazaga (18:34)

39.- Xuban Badiola (18:58)

40.- Aitor Beneitez (19:01)

41.- Beñat Landa (19:15)

42.- Xabier Aldalur (19:15)

43.- Angel Martin (19:18)

44.- Amaia Aizpuru (19:52)

45.- Mikel Arregi (20:03)

46.- Mikel Erreka (20:03)

47.- Eneko Aizpuru (20:03)

48.- Aritz Albizuri (20:10)

49.- Joritz Badiola (20:33)

50.- Ion Elorza (20:33)

51.- Jokin Aizpurua (20:59)

52.- Jon Aizpurua (20:59)

53.- Gaizka Gonzalez (22:59)

54.- Josu Olalde (24:19)

55.- Xan Lujanbio (26:34)

56.- Joseba Agirre (26:34)

57.- Manex Senperena (27:30)

58.- Markel Arratibel (34:33)