Gaur zortzi iritsiko da Musika Hamabostaldia Azkoitira

Mailo Oiarzabal 2023ko abu. 6a, 09:22
Felix Hell. (Donostiako Musika Hamabostaldia)

Felix Hell alemaniarrak kontzertua emango du abuztuaren 13an parrokian, Donostiako jaialdiaren barruko Organo Zikloaren barruan.

Ostegunean hasi zen aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldia. Aurten ere, jaialdiaren eskaintza zabalaren barruan, antolatu dute Organo Zikloa; eta beste behin, ziklo horren hitzorduetako bat hartuko du Azkoitiak.

Gaur zortzi, abuztuaren 13an, Felix Hell organo jotzaile alemaniarraren kontzertua entzuteko aukera izango da Andre Mariaren Jasokundearen parrokian; 20:00etan hasiko da musika emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Bach, Franck, Barber eta Liszt konpositore ezagunen lanak eskainiko ditu Hellek Azkoitiko kontzertuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide