Abuztuko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Agur Landakanda okindegiari

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 3a, 15:29

Maxixatzen hasi da abuztuko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean ateak itxi berri dituen Landakanda okindegiari buruzko erreportajea egin du Maxixatzenek. Ehun urtetik gorako ibilbidean, hiru belaunalditako hainbat senidek jardun dute familiako negozioan lanean, baina ixteko ordua iritsi da. Honako hau abuztuko aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Ehun urtetik gorako ibilbidean, hiru belaunalditako hainbat senidek jardun dute familiako negozioan lanean, baina ixteko ordua iritsi dela erabaki dute Jesus eta Antton Zubizarreta anaiek. Jesusek erretiroa hartu du orain, eta Anttonek pizzerian jarraituko du lanean, jubilatzeko garaia iristen zaion bitartean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide