Abuztuan itxita egongo dira Herrixenen eta KIUBen bulegoak

Andoni Elduaien 2023ko abu. 1a, 14:15

Kultur Etxean dute bi erakundeek egoitza. (Artxiboa)

Hilabete honetan ez dituzte beraien bulegoko ateak zabalduko Herrixenek eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak. Irailean berrartuko dute berriz ere martxa.

Abuztuko oporrak tarteko, Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) itxita izango dituzte bulegoak hilabete honetan. Kultur Etxeko lehen solairuan dituzte bi eragileek bulegoak, eta abuztua igaro arte ez dituzte zabalduko bulegoaren ateak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide