Zein da 'bolarie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko abu. 18a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'merkexurrin ibili' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'bolarie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Bolarie hitza erabiltzen da Azkoitian zerbaiten denboraldia dela adierazteko. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Mallubi bolarie laste izengoa".
  • Euskara batuan: "Laster izango da marrubien denboraldia".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide