Gaueko autobus zerbitzurik ez da egongo saninazioetan

Aitziber Arzallus 2023ko uzt. 27a, 15:33

La Guipuzcoanako langileek greba egingo dute uztailaren 30ean eta 31n, eta Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatzeko agindua eman dio enpresari. Enpresak erabaki du saninazioetan gaueko autobus zerbitzurik ez eskaintzea, eta eguneko zerbitzuetan ere murrizketak izango dira.

Saninazioetan ez da gaueko autobus zerbitzurik izango. La Guipuzcoanako langileek greba egingo dute uztailaren 30ean eta 31n, enpresa lan hitzarmena negoziatzera bultzatzeko, eta deialdiaren aurrean, %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatzeko agintzen duen dekretua kaleratu du gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzak. Dekretuak agindutakoa betez, enpresak dagoeneko zehaztu ditu gutxieneko zerbitzuak, eta besteak beste, gaueko zerbitzu guztiak kendu ditu. Horrenbestez, uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean ez da Azpeitira joateko eta Azpeititik beste inora joateko autobus zerbitzurik izango, zerbitzu berezirik ere ez, eta eguneko zerbitzuetan ere murrizketak izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide