Urtarrilean Martirieta auzoan izan zen luiziak eragindako kalteak konpondu dituzte

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 27a, 09:21
Konpondu dute zonaldearen irudia. (Azkoitiko Udala)

12.037,08 euroko aurrekontua izan dute lanek. Errepidea garbitu ondoren, zonaldea lehengoratzen aritu dira beharginak.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, konpondu dituzte urtarrilean Martirieta auzoko Irisarri baserriaren inguruan izan zen lur-jausiak eragindako kalteak. Errepidea garbitzea izan zen lehenengo lana. Azken egun hauetan zonaldea lehengoratzeko lanak egiten aritu da Martitte Eraikuntzak enpresa, eta bukatu dituzte dagoeneko. 12.037,08 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Irisarri baserriaren inguruan izan zen luizia urtarril erdian. (Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide