Masters CaixaBank txapelketako eskuz binakako partida, andremarietan

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 27a, 09:18
Iazko andremarietako pilota jaialdiko irudi bat. (Artxiboa)

Ohi bezala, Andre Maria egunean jokatuko dituzte Azkoitiko andremarietako pilota partidak. Eguneko lehia nagusian, Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena Mariezkurrena II.a arituko dira batetik, eta bestetik, Jokin Altuna Altuna III.a eta Ander Imaz. 

Andremarietako pilota partiden berri eman dute eskuzko pilota enpresa profesionalek. Andre Maria egunean, abuztuaren 15ean, Masters CaixaBank txapelketako eskuz binakako partida jokatuko dute Azkoitiko Gurea pilotalekuan (17:00). Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena Mariezkurrena II.a arituko dira batetik, eta bestetik, Jokin Altuna Altuna III.a eta Ander Imaz.

Era berean, promozio mailako pilotarien arteko binakako partida ere jokatuko dute Azkoitian, zehazki Masters CaixaBank txapelketako partidaren aurretik. Peio Etxeberriak eta Aaron Arbizuk osatuko dute bikote bat, eta Javier Zabalak zein Iñigo Bikuñak bestea.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Entradas Fronton atari digitalaren honako lotura honetan eskuratu daitezke. Kantxako sarrerek 35 euro balio dute, eta goiko solairukoek nahiz errebotekoek 20 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide