Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Arratsaldera arteko parte hartze datua bederatzi puntu baxuagoa da Azkoitian, 2019ko azaroko bozekin alderatuta

Nerea Uranga 2023ko uzt. 23a, 18:20

Gaur hainbat herritar bota ematen Elkarguneko hauteslekuan. (Nerea Uranga)

Arratsaldeko seiretarako Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartzera deitutako hautesleen %49,29k zuen botoa emanda. 2019ko azaroko bozetan, aldiz, ordu horretara arteko parte hartzea %58,26koa zen Azkoitian.

Jakinarazi dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako arratsaldeko seirak arteko parte hartze datuak. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Azkoitian, 8,97 puntu jaitsi da 18:00ak arteko parte hartze datua, 2019ko azaroko hauteskundeetako datuekin alderatuta. Boza ematera deituta dauden herritarren %49,29 izan dira hauteslekueetan, hau da, 4.182 herritar. 2019ko azaroko bozetan, aldiz, 18:00etarako 4.950 pertsonek zuten botoa emanda, deitutako herritarren %58,26k. Dena den, Maxixatzenek ez du posta bidez botoa eman duten herritar kopuruaren inguruko daturik. 

Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak, baina modu apalagoan; izan ere, 4 puntu egin du behera datuak, eta, horrenbestez, Gipuzkoako hautesleen %52,81 eman dute botoa 18:00etara bitartean. 2019ko azaroan, %56,91k eman zuten boza ordu horretarako.