Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Eguerdira arteko parte hartze datua 3,90 puntu jaitsi da Azkoitian, 2019ko datuekin alderatuta

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 23a, 14:27

Gaur goizeko irudi bat. (Nerea Uranga)

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, 3,90 puntu jaitsi da Azkoitian 14:00etara arteko parte hartzea. Hain zuzen ere, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan boza ematera deituta dauden herritarren %38,16 izan dira hauteslekuetan, hau da, 3.238 herritar. 18:00etan emango dute hurrengo parte hartze datua, eta horren berri ere emango du Maxixatzenek.

Jakinarazi dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako eguerdiko (14:00) parte hartze datuak. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Azkoitian, 3,90 puntu jaitsi da eguerdira arteko parte hartze datua, 2019ko datuekin alderatuta. Boza ematera deituta dauden herritarren %38,16 izan dira hauteslekuetan, hau da, 3.238 herritar. 2019an, aldiz, 14:00etarako 3.559 pertsonek eman zuten boza, deitutako herritarren %42,06k. Dena den, Maxixatzenek ez du posta bidez botoa eman duten herritar kopuruaren inguruko daturik. 

Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak, baina modu apalagoan; izan ere, 1,28 puntu egin du behera datuak, eta, horrenbestez, gipuzkoarren %38,63k eman dute botoa 14:00etara bitartean. 2019an, %39,91ek eman zuten boza ordu horretarako.

Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.