Amaia Aizpuruk Zarauzko Frontoi Txikiko XV. Pala Txapelketa irabazi du

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 22a, 16:04
Amaia Aizpuru txapela lortuta, atzo Zarauzko Frontoi Txiki XV. Pala Txapelketaren finalaren ostean. (Onintza Lete Arrieta)

Iratxe Astigarragarekin bikotea osatuta, 30-10 gailendu ziren atzo Saioa Iraolaren eta Maialen Manterolaren aurka.

Jendez bete zen atzo arratsaldean Zarauzko Frontoi Txiki, izen bereko XV. Pala Txapelketako finalak bertatik bertara ikusteko. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida 18:30ean hasi zen, eta 30-19 irabazi zuten Miren Lertxundik eta Lorea Laburuk Jone Iruretagoiena eta Mireia Azpiazuren kontra.

Ondoren jokatu zuten partida nagusia Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak Amaia Aizpuru azkoitiarraren eta Iratxe Astigarragaren kontra. Aise gailendu zen azken bikote hori, 30-10 emaitzarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide