Salberako entseguak, martxan

Urtzi Oteiza - Andoni Elduaien 2023ko uzt. 21a, 08:29

Joan den astean hasi zituzten andremarien lehen egunean abestu ohi den Salbea prestatzeko entseguak. Asteazkenean elkartu ziren bigarrenez parrokian, eta hitzorduan parte hartu ohi dutenekin hitz egiteko baliatu zuen entsegua Erlo Telebistak.

Azkoitiarrak egunak zenbatzen ari dira andremarietarako. Batzuk, txupinazoa izango dute jomugan festen lehen egunean, eta besteek, Salbea. Andre Maria bezperan, abuztuak 14, 20:00etan abestu ohi dute Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.

Zazpi ahotsetara kantatu ohi da abesti hori, eta aspaldiko usadioa bada ere, oraindik orain harrera aparta izaten jarraitzen du Azkoitian. Carlos Muñoz zuzendariaren aginduetara, hasi dira aurtengo hitzordurako prestatzen, joan den astean hasi baitzituzten entseguak. Salbeko protagonistekin elkartu gara, beraien bizipenak gertutik ezagutzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide