Lan eskaintza

Aldi baterako kazetaria behar du UKTk

Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 08:00
UKTren Azpeitiko erredakzioa.

Ordezkapen bat egiteko, aldi baterako kazetaria kontratatuko du Urolako Komunikazio Taldeak. Eskaintzarekiko interesa duten pertsonek uztailaren 31 baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak administrazioa@ukt.eus helbidera.

Ordezkapen bat egiteko, aldi baterako kazetaria behar du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Lanaldi osorako kontratua eta sektorearekiko soldata lehiakorra eskaintzen du taldeak. Eskaintzarekiko interesa duten pertsonek uztailaren 31, astelehena, baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak administrazioa@ukt.eus helbidera.

Honako hauek dira kazetari lan poltsarako eskatzen den formakuntza eta esperientzia:

  • Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezko Komunikazioan edo Giza Zientzietan lizentziatua.
  • Urtebeteko esperientzia gomendagarria.
  • Euskara C1 maila.

Eta honako hauek, berriz, gaitasun espezifikoak:

  • Komunikazio gaitasuna.
  • Kazetari sena.
  • Sormena.
  • Talde kohesioa.
  • Euskarri desberdinetarako moldagarritasuna.

Lan eskaintzaren gaineko xehetasun guztiak honako lotura honetan irakur daitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide