Gizon bat atxilotu dute Baztarrikaldean, aita erasotzea egotzita

Maialen Etxaniz eta Julene Frantzesena 2023ko uzt. 19a, 17:55
Ertzaintzaren autoa eta anbulantzia, Baztarrikaldean. (Andoni Elduaien)

Ertzaintzak Maxixatzeni azaldu dionez, aitari labanarekin eraso egin ostean, etxean gotortu da erasotzailea. Erasotutako gizona Zumarragako ospitalera eraman dute artatzera, eta erasotzailea, berriz, atxilotu egin du Ertzaintzak.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur arratsaldean Baztarrikaldean, aita erasotzea egotzita. Ertzaintzak Maxixatzeni azaldu dionez, 15:30 inguruan, aitari labanaz eraso egin ostean, etxean gotortu da erasotzailea, eta gertaeraren lekura joan dira Ertzaintzaren hainbat unitate –tartean negoziatzaileak–, Udaltzaingoa nahiz larrialdi zerbitzuak.

Erasotutako gizona Zumarragako ospitalera eraman dute artatzera, eta erasotzailea, berriz, anbulantzian artatu eta atxilotu egin du Ertzaintzak, gertaera jazo eta ordu batzuetara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide