Zabaldu dute Mangaixue mendi bizikleta martxan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 18a, 15:17
Hainbat txirrindulari 2019ko Magaixuen.

Irailaren 16an izango da martxa. Internet bidez eman daiteke izena gaur-gaurkoz, baina irailean Uhaitz kafetegian ere eman ahal izango da. Hogei euro ordaindu behar da parte hartzeko.

Irailaren 16an izango da aurtengo Mangaixue mendi bizikleta martxa, eta dagoeneko zabaldu dute proban izena emateko epea. Rockthesport webgunean eman daiteke izena gaur-gaurkoz, hogei euro ordainduta, baina irailaren 1etik 12ra ere eman ahal izango da Azkoitiko Uhaitz kafetegian.

Irailaren 16koa Mangaixueren bosgarren edizioa izango da, eta 15:15ean hasiko da martxa. Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 33 kilometrokoa; eta motza, 25 kilometrokoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide