Azkoitia BHIko jolastokia itxi egingo dute egun batzuetan, obrak egiteko

Nerea Uranga 2023ko uzt. 12a, 11:49
Azkoitia BHI hezkuntza zentroa. (Azkoitiko Udala)

Aurrez fabrikatutako moduluak jartzen ari dira, hezkuntza zentroak estalitako espazio gehiago izan dezan.

Azkoitia BHIko jolastokia itxita egongo da egun hauetan obretan ari direlako, eta segurtasuna bermatzeko. Aurrez fabrikatutako moduluak jartzen ari dira hezkuntza zentroaren jolastokian, ikastetxeak estalitako espazio gehiago izan dezan hainbat jardueretarako. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ari da lanak egiten, eta behin obrak bukatzen dituztenean, berriro irekiko dute ikastetxearen ataria.

Azkoitiko BHIko jolastokia asteburuetan, jaiegunetan eta oporraldietan zabalik egoten da, gazteek aisialdirako gune bat gehiago izan dezaten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide