Intza Lizarazuk Domusa Teknik ISBko kapitaina izaten jarraituko du

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 11a, 08:49

Intza Lizarazu, ISBko jokalaria. (Unai Murillo)

ISBren emakumeen taldeko kapitainak liderra izaten jarraituko du beste urte batez. Datorren denboraldian hogeita bigarren denboraldia osatuko du Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubean.

Intza Lizarazu saskibaloi jokalari azkoitiarrak Iraurgi saskibaloi klubean jarraituko du beste urtebetez. Hala jakinarazi zuen atzo, astelehena, ISB taldeak. Hori horrela, Lizarazu emakumeen taldeko kapitaina izango da datorren urtean ere. Saskibaloi jokalari azkoitiarrak hogeita bigarren sasoia beteko du klubean 2023-2024 denboraldian, eta Bigarren Mailan arituko da. Lizarazuk honako mezu hau idatzi du sare sozialetan: "Bat gehiago? Bat gehiago".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide