Meza, trikiti eta bertso artean ari dira ospatzen Urrategiko jaiak

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 9a, 13:48

Herritar ugari elkartu da goizean Urrategi auzoan, jaiak ospatzen jarraitzeko. Meza nagusi jendetsua egin dute aurrena, eta ondoren, trikitilariekin nahiz bertsolariekin gozatu dute han bildutako herritarrek. Arratsaldean, herri kirol saioa, haurrentzako ekintzak eta erromeria egingo dituzte.

Urrategiko Ama Birjinaren eguna dela eta, auzoko jai egun nagusia ari dira ospatzen gaur, igandea, Urrategin. Eguraldi onak lagunduta, giro . 09:00etan eta 11:00etan izan dira elizkizunak, eta ohi bezala, Felix Azurmendi erretoreak auzoko frontoian zuzendu duen 11:00etako meza nagusian jendetza elkartu da; elizkizunerako jarritako aulki guztiak bete dira, eta jende zutik ere jende ugarik jarraitu du Azurmendiren meza.

Mezaren ondoren, beroari ihes egiteko mokadutxoa egin eta trago freskoa hartu dute han bildutakoek. Gainer, Zabale, Aintzane eta Lutxurdio trikitilariak oholtza gainetik aritu dira auzoko plaza girotzen. Zenbait abesti jo eta gero, Joanes eta Xabat Illarregi anaiak aritu dira bertsotan. 

Arratsaldean, gehiago

Arratsaldean jarraituko du festak Urrategin. 16:00etan, haurrentzako jolasak izango dira, eta 17:00etan, Julen magoaren ikuskizuna. 18:00etan, berriz, herri kirol proba konbinatua jokatuko dute Jon Unanue Goenatxo III.ak zein Mikel Larrañagak eta Udane Ostolazak eta Julen Alberdi Txikia IV.ak. Herri kirolen ondoren eta jaiak amaitzeko, Zabale, Aintzane eta Lutxurdio trikitilarien erromeria izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide