Azkoitiko musika bandak dantzan jarri du San Jose egoitza

Ihintza Elustondo 2023ko uzt. 9a, 13:05

Herriko musikariak egoiliarren aurrean aritu dira 11:30etik aurrera, eta besteak beste, askotariko abesti dantzagarriak jo dituzte, hala nola balsak, pasodobleak, tangoak eta boleroak. Gainera, hainbat egoiliar eta langile dantzan egitera animatu dira, eta giro paregabea sortu da.

Azkoitiko musika bandak kontzertua eman du gaur, igandez, San Jose egoitzan. Herriko musikariak egoiliarren aurrean aritu dira 11:30etik aurrera, eta besteak beste, askotariko abesti dantzagarriak jo dituzte, hala nola balsak, pasodobleak, tangoak eta boleroak. Gainera, hainbat egoiliar eta langile dantzan egitera animatu dira, eta giro paregabea sortu da.

Kontzertua baino lehen, kalejira egin du musika bandak herriko kaleetan zehar; 10:45ean hasita, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko kalerik kale jo ditu abestiak musika bandak, horien artean Urrategiko martxa abestia.

(Argazkiak: Ihintza Elustondo eta Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide