Ansorregiren eta Larrañagaren trikiti doinuekin gozatu dute erromeriazaleek

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 9a, 10:29

Trikitilariek abesteko eta dantzatzeko kantak eskaini zituzten Balda plazan. Hango terrazetan bildutakoek eta trikitizaleek gogotik gozatu zuten iluntzeaz. 

Azkoitiko Udalak antolatuta, Ansorregiren eta Larrañagaren trikiti eta pandero doinuak abesteko, entzuteko zein dantzatzeko aukera izan zen atzo, zapatua, Balda plazan. Askotariko abestiak eskaini zituen Azkoitiko bikoteak, eta plaza horretako terrazetan bildutako herritarrek zein saioa bertatik bertara jarraitzera hurbildu zirenek larunbat iluntze atsegina igaro zuten. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide