Anaitasunak Espainiako Kopa Txapelketa irabazi zueneko argazkiak ikusgai, Portaleburun

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 8a, 14:37

Duela 50 urteko Anaitasuna futbol taldearen argazkiak ikusi eta egunkarietako kronikak irakur daitezke han. Afizionatuen mailako Gipuzkoako eta Espainiako Kopa Txapelketak irabazi zituen herriko futbol taldeak 1972-1973 denboraldian. Hain justu, gaurko egunez duela 50 urte irabazi zuten Espainiako garaikurra Cacereñori irabazi eta gero. 

Anaitasuna futbol taldea afizionatuen mailako Espainiako Kopa Txapelketa irabazi zuen duela 5o urte gaurko egunez, uztailak 8. Horren harira, erakusketa zabaldu zuten atzo, ostirala, herriko plazan dagoen Portaleburu erakusketa aretoan.

Besteak beste, duela bost hamarkada ateratako argazkiak ikusi eta egunkarietako kronikak irakur daitezke han; izan ere, 1973ko uztailaren 8an afizionatuen mailako Espainiako Kopa Txapelketa irabazi zuen Altzibarko futbol zelaian, Cacereño taldeari 4-1 irabazita. 

Gaur, zapatua, 18:00etatik 20:00etara arte egongo da zabalik erakusketa arratsaldean, eta bihar, igandea, 12:00etatik 14:00etara arte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide