San Fermin Txikik zuri-gorriz jantzi du Azkoitia

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 7a, 12:39

Udalekuetako haurrek San Fermin eguerdian ospatu dituzte beren pregoia, txupinazoa eta entzierroa.

San Fermin Txiki ospatu dute gaur, San Fermin egunarekin, Azkoitiko udaleku irekietan dabiltzan umeek, eta zuri-gorriz jantzi da eguerdian herriko plaza.

Udaletxeko balkoi nagusian pregoia irakurri eta konfeti eztanda eragin aurretik, plazan elkartuta zeuden haurrek eta begiraleek Iruñeko entzierroen aurretik kantatu ohi duten abestia kantatu dute, eskuetan zituzten egunkariak eta aldizkariak astinduz. Konfeti txupinazoaren ondoren, berriz, korrika abiatu dira Kale Nagusian gora, Oteiza pilotalekuetara bidean, udalekuetako umeek beraiek egindako zezen burudunengandik ihesi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide