Ehunmilak mendi lasterketako parte hartzaileak gauean igaroko dira Azkoititik

Nerea Uranga 2023ko uzt. 7a, 10:58
Parte hartzaileek indarrak hartzeko geldialdia egin ohi dute Madariagan. (Artxiboa)

Irteera 20:00etara atzeratu dute antolatzaileek. 23:00 inguruan iritsiko dira mendi korrikalari azkarrenak Gorla gainera, eta larunbateko 00:30 inguruan espero dira Madariagan. Probaren helmugara iristeko, 168 kilometro eta 11.000 metroko desnibela dituen ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

Gaur, ostirala, irtengo dute XII. Ehunmilak mendi lasterketako korrikalariek, 20:00etan, Beasaindik (Gipuzkoa). Hasiera batean kirolariak 18:00etan abiatzekoak baziren ere, ekaitz arriskua dela eta, bi orduz atzeratu dute irteera. Probaren helmugara iristeko 168 kilometro eta 11.000 metroko desnibela dituen ibilbidea osatu beharko dute. Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo lurretatik igaroko da proba, eta hainbat azkoitiar, azpeitiar eta zestoarrek jardungo dute ibilbidea eta korrikalariak zaintzen boluntario. Hona hemen Ehunmilak lasterketako parte hartzaileak eskualdetik igaroko diren orduak:

  • Gorlako gaina (Bergara-Azkoitia). 29. kilometroa. Igarotze kontrola. Gaur, 23:00 aldera iritsiko dira korrikalari azkarrenak.
  • Madariaga (Azkoitia). 43. kilometroa. Igarotze kontrola. Bihar, 00:30 aldera izango dira Madariagan probako aurreneko lasterkariak.
  • Azpeitia. Xoxoteko aterpetxetik barrena jaitsiko dira korrikalariak Azpeitiko Azoka Plazara. 53. kilometroa. Bihar, 01:45 aldera espero dira lasterkari azkarrenak Azpeitiko kontrol gunean. Handik igarotzeko ordu muga biharko 09:45 izango dute korrikalariek.
  • Zelatun (Errezil). 66. kilometroa. Igarotze kontrola.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide