Azkoitiko musika banda San Jose egoitzako egoiliarren aurrean arituko da igandean

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 7a, 09:04

Musika bandak iaz egoitzan eskaini zuen kontzertuko irudi bat. (Udala)

10:45ean, kalejira egingo du musika bandak herriko kaleetan zehar, eta 11:30erako San Jose egoitzara igoko dira, han egoiliarrei zuzendutako emanaldia eskaintzeko.

Etzi, igandea, Azkoitiko musika bandak kontzertua eskainiko du San Jose egoitzan. Herriko musikariak egoiliarren aurrean arituko dira 11:30etik aurrera, eta besteak beste, askotariko abesti dantzagarriak joko dituzte, hala nola balsak, pasodobleak, tangoak eta boleroak.

Kontzertua baino lehen, ordea, kalejira egingo du musika bandak herriko kaleetan zehar; 10:45ean hasita, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko kalerik kale joko ditu abestiak musika bandak, horien artean Urrategiko martxa abestia.