Pedals de Foc ultramaratoia irabazi dute Iker Azkune eta Ander Zubizarreta txirrindulariek

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 3a, 11:05

Ander Zubizarreta eta Iker Azkune proba bukatu berritan. (Utzitakoa)

Vielhan jokatutako proban, bikotekako urrezko mailan izan dira nagusi, denbora bikaina eginda. 12 ordu, 04 minutu eta 56 segundo behar izan zituzten 213 kilometroko ibilbidea gauzatzeko.

Iker Azkune txirrindulari azpeitiarrak eta Ander Zubizarreta txirrindulari azkoitiarrak Pedals de Foc-Non stop ultramaratoia irabazi dute asteburuan. Bikotekako urrezko mailan izan dira nagusi, denbora bikaina eginda.

Vielhan (Katalunia) jokatu dute proba Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko kideek, eta 12:04:56 behar izan zituzten 213 kilometroko ibilbidea gauzatzeko eta helmugara iristeko.