Jose Luis Zubizarreta 'Xubi' izango da Gipuzkoa Basketen kirol zuzendari berria

Nerea Uranga 2023ko eka. 30a, 13:35
Jose Luis Zubizarreta 'Xubi'. (Gipuzkoa Basket)

Zubizarreta Iraurgi SBren kirol zuzendari eta koordinatzaile aritu da azken hamarkadetan.

Jose Luis Zubizarreta Xubi azpeitiarra izango da Gipuzkoa Basket saskibaloi klubaren kirol zuzendari berria. Twitterreko txio baten bidez jakinarazi du horren berri Donostiako saskibaloi klubak, adieraziz Zubizarretaren kargu hartzeak "Gipuzkoako saskibaloia garatzeko eta sustatzeko konpromisoa" sendotuko duela.

Zubizarreta orain arte Iraurgi saskibaloi klubaren koordinatzaile aritu da, hamarkadak egin ditu jardun horretan. Hark Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubean izan dituen hainbat arduren lekukoa Ibon Guridik hartuko du. Guridi arduratu da azken denboraldietan Iraurgi SBren formazio arloaz, eta Juaristi ISB taldeko kapitaina ere bada.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide