Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde bilduko dira bihar, plazan

Andoni Elduaien 2023ko eka. 29a, 15:08
Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea. (Sare Herritarra)

Herriko plazan egingo du Sare Herritarrak presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea, 19:30ean hasita. Deialdiarekin bat egiteko deia zabaldu die plataformak herritarrei.

Hileko azken ostirala izanik, herriko plazara itzuliko da bihar Azkoitiko Sare Herritarra. Ekaineko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du han elkarretaratzea deitu duen plataformak. Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide